Aurtengo azken irteera izan zen eta eguraldiak asko lagundu ez arren, ez ziren gutxi izan, motxila soinean Irun Erlaitz Irun ibilbidea egitera ausartu zirenak. Egindako esfortzuaren ostean, sagardotegi batean bazkaldu zuten. Ziur dagoeneko hasiak direla hurrengo urteko irteerak antolatzen.