Mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileek euren burua zaintzearen garrantzia azpimarratzeko Nola zaindu delako ikastaroa antolatu du Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak. Abenduaren 2an, 4an, 9an eta 11n izango dira eskolak, 14:30etik 17:00etara, Aitonetako areto nagusian.
Karmele Gurrutxagak gidatuko ditu saioak eta 15-20 pertsonarendako lekua dago. Izenematea dohain da, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (943 77 91 65) 08:30etik 13:30era zein ongizatea@bergara.net helbidean. Izena emateko azken eguna azaroaren 28a da.