Askotariko ikastaroak Bizikasiren bitartez azaro bukaerarako eta abendurako

Sergio Cano 2013ko aza. 20a, 15:34

Ikastaroak bizikleten mekanikaren, GPSaren erabileraren eta ordenagailuaren, arteterapiaren eta makillajearen gainekoak izango dira. Azaroaren 25ean hasiko da lehenengo ikastaroa. Azkena abenduaren 18an bukatuko da. Ikastaro guztiek plaza mugatuak dituzte.

Izena emateko Bizikasiren telefono zenbakira deitu beharko da (943 769 394) edo info@bizikasi.com helbide elektronikora idatzi.

Bizikleten mekanika

Azaroaren 25ean, 26an, 27an eta 28an izango da ikastaro hau, 18:00etatik 20:00etara. Zortzi ordu iraungo du eta bi hizkuntzatan jaso ahal izango da. Ikastaroa, edonori zuzenduta dago. Plaza mugatuak dira. Matrikula 20 euro da.

Edukiari dagokionez,  zati teorikoan eta praktikoan hainbat gai jorratuko dira:

  • Bizikletaren erabilera motak ikusi eta ezagutu.
  • Gurpil bat nola kendu.
  •  Kamera nola aldatu.
  • Partxeak ipini.
  •  Katea konpontzen ikasi.
  • Balaztak (kablezkoak; diskoa beste maila bat izango litzateke) egokitzen ikasi.
  •   ...

GPSaren erabilera eta ordenagailua

Ikastaroa abenduaren 9tik 12ra izango da, 18:30etik 20:30era. Zortzi ordu iraungo du eta bi hizkuntzatan jasotzeko aukera. Irakaslea Basque Adventureko Iker Osa izango da. Ikastaroa edonori zuzenduta dago. Plaza mugatuak dira. Informatikako oinarrizko ezagutzak ezinbestekoak dira. Matrikula 20 euro da.

GPSa erabiltzeko ikastaroa bi zatitan banatuta egongo da:

  • Lehenengo zatia: GPSari buruzko teoria, nola funtzionatzen duen, eta bere koordinatu sistema eta koordenatuak. Zati labur bat izango da; ordubete gehienez.
  • Bigarren Zatia: GPSaren erabilera, GPS ereduak, kudeatzeko programak, Offline aplikazioak (Basecamp, CompeGPS, mapsource...), on line aplikazioak (Google-Earth) eta web orriak (Wikiloc, GPSies ...) . Waypoint-ak erabili, ibilbide eta interesguneak markatu.

Arteterapia

Azaroaren 28an, abenduaren 5ean eta 12an izango dira klaseak, 17:30etatik 20:30 era. Bederatzi orduko iraupena eta bi hizkuntzatan. Edonorentzat zuzenduta. Plaza mugatuak dira. Matrikula 15 euro da.

Edukiari dagokionez,  logikatik ihes egiten duten eta adierazi nahi den guztia azaltzeko aukera artearen bidez egin ahal izango da: kreatibitatea eta tentsio fisiko nahiz mentala lantzeko aukera.

Makillajea

Abenduaren 17an eta 18an egingo da ikastaroa, 18:00etik 19:30era. Hiru orduko iraupena izango du. Gazteleraz izango da. Kasu honetan, ikastaroaren matrikula doan da. Plaza mugatuak dira.

Nork bere burua makillatzen ikasteko aukera izango du, betiere gure azalaren zaintzea kontuan izanez. Gainera, makillajearen egungo tendentziak ezagutzeko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak