Ikastaroa Bearteko egoitzan emango da abenduan eta urtarrileko astelehenetan 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroaren prezioa hileko 35€-ko da, modeloaren kostua kanpo. Bergarako artista elkarteak antolatutako ikastaro bat izan arren, antolatzaile lanak egin dituen Maite Arriagak argi utzi du "Debagoien osora" egindako eskaintza dela.
Ekimen irekia den arren, antolatzaileek, "arte ederretako, diseinu... ikasleentzako ikastaro aproposa" dela gaineratu dute. Bertan 3 dimentsiotako irakurketa eta paperean islatzeko gaitasuna eta metodologia ikasten dira-eta. Hala ere esperientzia gabeko jendeak ere parte hartzeko aukera izango du, klaseak partaide bakoitzaren mailara egokituko baitira.
Parte hartu nahi dutenek bi bide izango dituzte 635 71 32 69 zenbakia edo Maite Arriagaren maiteaa74@gmail.com helbide elektronikoa.