Gipuzkoako DYAk ate irekien jardunaldia egingo du domekan Bergaran

Iure Eizagirre 2013ko aza. 20a, 12:01

Bere 40. urteurrenaren harira, Gipuzkoako DYAk ate irekien jardunaldia egingo du domekan Bergarako seminarioko patioan. Adin guztietako pertsonendako ekintzak prestatu dituzte: ibilgailuen erakusketa, haurrendako eskulan eta jolasak, eta simulazioak.

Ate irekien jardunaldia 11:00etan hasiko da, eta une horretatik aurrera ibilgailuen erakusketa egongo da seminarioko patioan. Sendagiledun eta lur orotako anbulantzia, egokitutako ibilgailuak, mendiko eta erreskateko unitate eta salbamenduko ontziak erakutsiko dituzte. Haurrendako eskulan eta jolas tailerra ere egongo da.

DYAren lana erakusteko stand bat jarriko dute eta minutu gutxitan bihotzaren eta biriken susperketarako oinarriak irakatsiko dituzte. Beste leku batean DYAko boluntariotzari buruzko informazioa emango dute eta tonbola solidarioa egongo da.

Simulazio eta erakustaldia

Eguerdi eta arratsalde partean egingo dituzte ekintzarik ikusgarrienak, izan ere, 13:00etatik aurrera moto istripu baten simulazioa egingo dute. 17:00etan, berriz, erreskate batean lana nola egiten duten ikusi ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak