Lehenengo tailer honetan guraso eta ume dezente bildu ziren eskulanak egiteko. Apaingarriak egiteko material berrerabilgarriak erabili zituzten: CDak, latak, kortxoak, plastikozko ur botila handi eta txikiak eta plastikozko edalontziak, hain justu ere.
Material bilketan herriko ikastetxeek lagunduko dute. Hala ere, tailerretara doazen umeek ere eraman ditzakete etxetik material berrerabilgarria tailer egunean bertan.