Bergara Bizi egunak herritarrak erakarri ditu saltoki eta tabernetara

Iure Eizagirre 2013ko aza. 16a, 16:36

Herriko merkataritza ezagutarazi eta bultzatzeko Bergara Bizi eguna ospatzen ari dira gaur. Dendariek euren produktuak atera dituzte saltokien kanpoaldera eta deskontuen kartelak jarri dituzte erakusleihoetan. Tabernariek ere eskaintza bereziak egin dituzte eta eguerdian kalean ibili direnek euro batean jan ahal izan dute pintxoa.

Hainbat merkatarik adierazi dutenez, aurreko zapatuetan baino jende gehiago ibili da gaur goizean herriko kaleetan erakusleihoei begira. "Galdetzera ere sartzen da jendea", gaineratu du merkatari batek. Eta hala ikusi ahal izan dugu jendez betetako arropa-denda batean.

Tabernek ere nabaritu dute Bergara Bizi egunak bergararrak erakarri dituela eta aurrekoetan baino jende gehiago ibili da. Kanpoan, Musika Eskolako Gazte Bandak alaitu ditu herriko kaleak 12:30etik aurrera. Ikusmina sortu dute gaztetxoek eta herritar ugari batu dituzte euren inguruan.

Arratsaldean ere ekintzak

Egun osorako egitaraua prestatu dute merkatari eta tabernariek gaurko, beraz, arratsaldean ere izango da zertaz gozatu. 17:30etik 20:30era elektrotxaranga ibiliko da herrian zehar furgonetan eta horren ostean, tabernariek Bergara Bizi pintxoak emango dituzte San Martin plazan.

21:00etan bingoa eta zozketa egingo dute. Ordu berean hasiko dira DJ Eloy eta Josu musika jartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak