Jakiundek hiru kide berri ditu

Imanol Gallego 2013ko aza. 15a, 17:30

Gaur Jakiunde akademiak ospatu duen Batzarrean Jose Luis Larrea, Miguel Zugaza eta Victor Gómez Pin jakitun berriek beraien kargua hartu dute. Bergarako Olaso Dorrean 40 jakitun inguru bildu dira.

Goizean Jakiundek Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, Bergarako Olaso Dorrean ospatu den Ohiko Batzarrarekin bat eginik José Luis Larrea Jímenez de Vicuña, Ibermaticako presidentearen, Miguel Ángel Zugaza Miranda, Prado museoko zuzendariaren eta Victor Gómez Pin, Bartzelonako Unibertsitate Autonomako Filosofi katedradunaren barneratzea gauzatu da. Jakiunderen diziplina anitzeko izaera sendotzen dituzten hiru profil desberdinak dira horiek.

Bilerari hasiera emateko Akademiako presidentea den Jesus Mari Ugaldek Jean Haritschelhar irakaslearen, figura eta ondarea gogora ekarri du. ostean, José Félix Martí Massó doktoreak, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologi Zerbitzuko buruak,  irekiera hitzaldia eskaini du. Ondoren hiru kideek jakitun egiten dituen diploma eta ikurra jaso dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak