'Biolin magikoa' antzerkiaren akordeek etxeko txikiak liluratuko dituzte domeka arratsaldean

Imanol Gallego 2013ko azaroaren 15a

Basilio Durpin eta Igor Ivanovich Petronov lapurrak munduan eta historian zehar ibiliko dira altxor preziatuenaren atzetik: Burbon konderriaren biolin magikoa. Biolina eskuratzeko bidean, musikaz gain, magiak eta dantzak ere tartetxoa izango dute. Oholtza gainera lapurrek gonbidatuak izango dituzte, besteak beste, Mozart, Sarasate eta Errumaniatik etorritako ijitoak. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek 4 euroren truke ez dute aspertzeko astirik izango Zabalotegin domekan, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak