Donostian eskainiko du koru parrokialak Bergaratik kanpoko lehen kontzertua

Imanol Gallego 2013ko aza. 15a, 09:53

Otsailean ekin zion Bergarako koru parrokialak ibilbideari, eta hilabete gutxitan Donostiako San Vicente parrokian abesteko gonbita jaso dute.

"Felix Garitano parrokoa Bergarakoa da eta hark egin zigun proposamena", dio Pedro Garitano koruko kideak. Koruko 60 kideak joango dira domekan Donostiara, eta, urduri baino gehiago, irrikaz daude: "Bergarako koruek ospe handia izan dute beti eta domekan maila hori mantendu nahi dugu".

Meza eta kontzertua

12:00etan, meza nagusian, Perosi, Gonzalez Bastida, Aita Madina eta Eslava konpositoreen lanak abestuko dituzte, eta gero, kontzertu txiki bat ere eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak