Saioan, baina, Tchaikovsky eta Bach konpositore ezagunen lanak jotzeaz gain, San Martzialgo maitasun kanta eta Iparragirreren zortzikoa lanak ere eskainiko dituzte.
Musika eskolak eguenean
Bergarako Musika Eskolak, berriz, datorren eguenean ospatuko du Santa Zezilia eguna. Azaroaren 21ean musika eskolako ikasleak kalera irtengo dira: 17:30ean, Gazte Banda, trikitilariak, txistulariak eta haurrak kalejiran irtengo dira eskolatik bertatik. Horren ondoren, Irala kalean ekitaldi txiki bat egingo dute, eta 18:30ean, egun berezia borobiltzeko, San Martin Plazan txokolatea banatuko dute.