Langabeek txirbil-harrotze bidezko mekanizazio ikastaroa egiteko aukera

Sergio Cano 2013ko aza. 14a, 17:24

Izen-ematea azaroaren 18tik 22ra bitartean egin beharko da Udaleko Lanbide zerbitzuan. Ikastaroa azaroaren 25tik ekainaren 20ra izango da. 540 ordukoa izango da. Astelehenetik ostiralera 14:00etatik – 19:00etara.  

Bergarako Udalak Lanbide zerbitzuaren laguntzarekin langabeentzat antolatu duen lanerako prestakuntza ikastaro ofiziala da. Ikastaroa amaituta, profesionaltasun ziurtagiria osatzen duten hiru gaitasun lortzen dira: 

  • UC0089_2: Txirbil-harrotze bidezko mekanizazio-prozesuak zehaztea
  • UC0090_2: Makinak eta sistemak txirbil-harrotze bidezko mekanizazioarekin hasteko prestatzea
  • UC0091_2: Produktuak txirbil-harrotze bidez mekanizatzea

Parte hartzeko baldintzak eta betebeharrak

  • Eskola graduatua izan behar da.
  • Tornu eta fresatzeko makinetan oinarrizko ezaguerak izatea.
  • Lan baimena eguneratua izatea.

Informazio gehiagorako: http://www.lanbide.net/ edo 943 779 124 telefono zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak