'Emaztegaiaren semea' antzezlana urtarrilera arte atzeratuko da

Sergio Cano 2013ko azaroaren 13a

Bergarako Udalak azaroaren 23rako, larunbata, Ados Teatroa antzerki taldearen Emaztegaiaren semea antzezlanaren bi saio antolatuta zituen Zabalotegi aretoan. Dena dela, antzezle batek istripua izan du, eta ebakuntza egin beharko diote. 

Hori dela-eta, antzezlan hori 2014ko urtarrilaren 11ra atzeratzea erabaki dute Bergarako Udalak eta Ados Teatroak. Antzezlanaren saioak ordu berean izango dira, 20:00etan eta 22:30ean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak