Uretako jolasak ume eta gurasoentzat Agorrosinen hilaren 17an

Sergio Cano 2013ko azaroaren 13a

Udaleko Kirol zerbitzuak uretako jolasak antolatu ditu domekarako, hilak 17, eta abenduaren 15erako. Era berean, Kirol kontseiluak laugarren batzarra egingo du hilaren 20an, 19:00etan, Agorrosingo ikus-entzunezkoen aretoan.

Hala, 17:00etatik 19:00etara, abonatua egon zein eguneko sarrera erosita, aukera egongo da bi begiralek dinamizatuko dituzten uretako jolasetan parte hartzeko. Gainera, puzgarri handia eta kirol-materiala aterako dituzte.

Igerileku handiaren erdietako baten txirrista puzgarria jarriko dute 8 urtetik gorakoendako. Beste erdian, begirale batek jolasak proposatuko ditu. Igerileku txikian, berriz, 8 urtetik beherakoentzako txoko bi egongo dira. Bata, gurasoekin doazen haurtxoentzako eta bestea, 8 urtetik beherako umeentzako jolasak.

Kirol kontseiluaren bilera 

Batzarra irekia izango da. Besteak beste, jarduera fisikoa sustatzeko martxan jarritako ekimenen gainean egingo dute berba eta baita 2014rako programaren gainean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak