Gabonetako apaingarriak egiteko umeendako tailerrak izango dira

Sergio Cano 2013ko aza. 13a, 18:31

Iaz bezala, aurten ere Udalak, Gabonetan herriko kaleetan jarriko diren apaingarriak egiteko tailerrak antolatu ditu haurrendako.

Apaingarriak egiteko material berrerabilgarria erabiliko dira: CDak, latak, kortxoak, plastikozko ur botila handi eta txikiak eta plastikozko edalontziak, hain justu ere. Herriko ikastetxeek lagunduko dute material bilketan, baina tailerretara doazen umeek ere eraman ditzakete etxetik material berrerabilgarria tailer egunean bertan.  

Hilaren 15ean, lehenengoa

Tailerrak datorren astean hasiko dira; gaur, egubakoitza, hilak 15, izango da lehenengoa eta bigarrena hilaren 22an izango da, 17:00etatik 19:30era, Seminarioko karpan. Hain justu ere, mahai eta aulkiak egokituko dituzte bertan umeek Gabonetako apaingarriak egin ditzaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak