Mizpirualde Egoitzaren Astearen baitan hainbat ekitaldi prestatu dituzte datorren asterako. Hilaren 21ean, eguena, Oñatiko Nagusilaneko boluntarioen eskutik, antzerkia izango dute, 17:00etan. Egubakoitzean, hilak 22, Zumarragako Nagusilaneko boluntarioek abestutako jota eta habanerez disfrutatzeko aukera izango dute, 17:00etan. Ostean, Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia izango dute. Asteari amaiera emateko, zapatu goizean, 11:45ean, eukaristia izango dute abesbatzak lagunduta. Ondoren, bazkaria eta Alai taldearen emanaldia.