Bergarako Udalak kontzertazio-hitzarmena sinatu du Ubera auzoan etxebizitzak eraikitzeko

Imanol Gallego 2013ko aza. 12a, 12:11

Ubera auzoan 18 etxebizitza eraikitzea aurreikusita dauka Bergarako Udalak: 6 etxebizitza familiabakarreko, 6 etxebizitza tasatu eta babes ofizialeko 6 etxebizitza, azken hauetarako baina, ez dago data zehatzik.

Udalak San Paulo Taldea, SL enpresarekin sinatutako hitzarmenari esker, Ubera auzoan 6 etxebizitza familiabakarreko eraikiko dira, orube berean gainera, etxebizitza tasatuak eta base ofizialekoak eraikitzeko tokia lagako da.

Etxebizitzak eraikitzeko bi urbanizazio fase emango dira, lehen fase batean 4 etxebizitzari dagokien urbanizazioa burutuko da, eta ondoren, bigarren fasean, gainontzekoei dagokiena urbanizatuko da. Lan hauekin gainera, lursail osoa urbanizatzea aurreikusten denez, auzoak azpiegiturak hobetzeko aukera izango du.

Azpiegitura hobeak

Lan hauekin auzoa biziberritzeaz gain, zerbitzu berriak izango ditu Jaione Isazelaia alkateak aipatu moduan, "aldi berean, landa eremu hau hobeto hornituko dugu". Lanek gainera, auzora gas naturala eroateko aukera emango dute "Uberara jende gazte gehiago gerturatu nahi dugu", dio alkateak. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak