Sei saio grabatu dituzte gaur Zabalotegi aretoan, eta saio bakoitzeko sei talde pasatu dira oholtza gainetik. Amaia Txintxurretaren arabera, saioa hasi aurretik, urduri zeuden neska mutikoak, hala ere, musika entzutean bat, urduritasuna desagertu eta ikasitako erakutsi dute. Gustura asko amaitu dute emanaldia gaztetxoek Bergaran, orain baina hurrengora begiratzen hasi beharko gara, Oñatin.
Abenduaren 14a zapatuan, Oñatiko gaztelekuan izango da aurtengo Kantariren hirugarren saioa, eta entseguak, azaroaren 30ean izango dira; beraz, Oñatiko gazteak ikasten hasi beharko dute.