Pertsonez gain txakurrak ere korrikalari gaur Gorlan

Jagoba Domingo 2013ko aza. 9a, 22:04

Eguraldi kaxkarrari aurre egin diote txakurrek eta korrikalariek Gorlan, gaur hasi den Euskadiko Mushing txapelketari. Bizikleta eta patinetako modalitatekoek jokatu dute lehenengo txanpa eta Iskander Rodriguez eta Eneko Agirre izan dira azkarrenak.

Txakurren eta kirolen maitaleek ikuskizun politaz gozatu dute gaur arratsaldean Gorlan, Euskadiko Mushing txapelketan. Mushing txapelketan, korrikalariek eta txakurrek batera korritzen dute, arnes batetik lotuta; eta biharkoa egun handia izan arren, gaurkoan 13 parte hartzaileek denbora onena egiten saiatu dira. Esan bezala, Iskander Rodriguez bizikletan eta Eneko Agirre patinetan izan dira azkarrenak, eta biharko bigarren txanpa jokatu ondoren jakingo da zein den irabazlea.

Bost kilometro euripean

Euria kontran izan arren, irudi politak utzi ditu lasterketak. Bost kilometroko ibilbidea egin dute parte hartzaileek, Gorlan hasi, Hirubidetik pasatu eta Trekutz alderaino joan eta buelta.  Karroz egin behar zuten karrera bertan behera geratu da ez delako parte hartzailerik aurkeztu, izan ere, egunotan Italian munduko txapelketa jokatzen ari da eta.

Bigarren txanpa eta canicross-a

Hala ere, gaurko sailkapena behin behinekoa da, bihar 9:00etan jokatuko delako bigarren txanpa. Ostean, 11:30etan, Canicross lasterketa egingo dute; bertan, bizikleta edo patinetea erabili beharrean korrika joango dira bai korrikalari baita txakurrak. Dagoeneko 60 pertsonek eman dute izena, tartean Fernando Cobos bergararra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak