Musika, ikus-entzunezkoak eta pailazoak Osintxun Azaroan

Eñaut Abarrategi 2013ko aza. 8a, 19:24

Prest dute osintxuarrek Azaroko kultur ekintzak. Gaur, egubakoitza, abiatuko da, Kepa Acerok 5 olatu 5 kontinente gaiaren gainean egingo duen hitzaldiarekin 19:30ean, ludotekan. Hurrengo asteetan ere beste hainbat ekintza egingo dira.

Hilaren 15ean, Azkaiter Peloxek emanaldia egingo du 22:15ean, Txuringon; hilaren 18an, Animen Eguna ospatuko dute eta gaztainak eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da 19:00etan, Osintxuko plazan. Azaroaren 22an, berriz, Bergara 1936, gerra eta errepresioa delako ikus-entzunezkoa ikusteko aukera egongo da, 22:15ean, ludotekan. Eta azaroaren 23an, mus txapelketa ere jokatuko da, urtero bezala, 17:30ean, Euskaldunan.

Umeak ere oso aintzat hartu dituzte aurtengo Azaroak Gaztañatan egitaraua prestatzeko orduan eta azaroaren 24an, esaterako, pailazoen emanaldia egongo da 17:30ean, pilotalekuan. Poxpolo eta konpainia pailazoek egingo dute emanaldia. Egitarauari amaiera emateko, Osintxuko artisten saioa egongo da hilaren 29an, 22:15ean, Txuringon

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak