Txapa irratiak programazio berria du

Eñaut Abarrategi 2013ko azaroaren 8a

Bergarako Txapa irratiak denboraldi berriko programazioa aurkeztuko du gaur, egubakoitza arratsaldeko 19:30ean Gaztetxean. 29 urte eta gogo betez daude Txapa irratiko kideak eta denboraldi berrian sekulako eskaintza izango dute. 22 irratsaio propio entzuteko aukera egongo da, besteak beste, denboraldi berrian FMko 97,2an. Gaztetxean egingo den aurkezpenaren ondoren, Garate bakarlariaren kontzertua egongo dela aurreratu dute Txapako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak