Aristegiren berbaldiaz gainera, Bergako udaletxeko osoko bilkura diploma banaketen testigu izan zen, iaz karrera amaitu zutenek jaso baitzituzten diplomak.
UNEDen garrantziaz
UNED-Bergara: bizitzako ezinbesteko lagunkide izeneko hitzaldia egin zuen Maite Aristegik. "Niretzako UNED oso atal garrantzitsua izan da, gero nire bizitzan izan naizena izateko erraminta asko eman dizkit. Horiekin egoera ezberdinetara moldatzeko aukera eduki dut eta ate ugari ireki dizkit". Hala esan zuen Aristegik.
Eta UNED bezalako unibertsitate bat bertan edukitzearen garrantziaz ere egin zuen berba: "Nahiz eta Madrilgo izena eduki, hemen daukagun unibertsitate hau oso hurbilekoa da, eta luxu bat da. Izugarrizko aukera da, esaterako, bere egunean ikasi ezin izan zutenentzat, edo ikasteko gogoa berandu etorri zaienentzat..."
Bestalde, UNEDek egiten duen produkzio guztia ekarri zuen gogora, eta baita bertan egin den lan guztia ere. "Gure gizartean oso txertatuta dago eta jendeak geroz eta tresna gehiago eduki indartzeko hobeto".
Bizitza luzea edukitzea espero duela eta unibertsitateak aurrera egin dezan diruz lagundu behar duenak aukera hori eman diezaion dei egin zuen.