Horrekin batera, mendi asteak irauten duen bitartean, Pol-Polek Udal Pilotalekuan duen egoitza 18:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Bestetik, jakinarazi dute beteranoen urteko azken martxa hilaren 17an egingo dela eta txartelak salgai daudela bulegoan 35 eurotan.
| AZAROAK 11 | 19:00 Alex Txikonen Bajo Cero eta The Nomad Sibergeier obe and Ashiwa y Autana ikus-entzunezkoak, osoko bilkuren aretoan. | 
| AZAROAK 12 | 19:00 Kilian Jorneten Summits of my Life ikus-entzunezkoa, osoko aretoan. | 
| AZAROAK 13 | 19:00 Janariak Mendian hitzaldia. Hizlariak: Kepa Larrea, Alberto Garai, Silvia Trigueros eta Zigor Iturrieta, osoko bilkuren aretoan. | 
| AZAROAK 14 | 19:00 Alfonso Ena bergararren Groenlandia, Cabo Taney eta Siorapaluk ikus-entzunezkoa, osoko bilkuren aretoan. | 
| AZAROAK 15 | 19:00 Hitzaldia Mendia Bizirik taldearen eskutik: Euskal Herriko basoak. Ondoren, Jorge Gonzalez biologoak ikus-entzunezkoa eskainiko du, Pol-Polen egoitzan. | 
| AZAROAK 17 | 08:00 Beteranoen urteko azken irteera: Irun-Erlaitz-Irun. Gero, bazkaria sagardotegian. | 
Azoka txikia ere egingo dute
Mendi astearen ondoren, urtero egiten den mendiko materialaren bigarren eskuko azoka egingo da.Azaroaren 25etik 28ra egingo da, Pol-Polek Udal pilotalekuan duen egoitzan. Mendi taldetik adierazi dutenez egoitza 19:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Hori horrela izanik, etxean erabiltzen ez den materiala izanez gero, Pol-Poleko bulegora eraman daiteke.
