Gaur hasiko dira euskarazko liburuen truke azokarako materiala jasotzen

Iure Eizagirre 2013ko aza. 11a, 11:00

Jardun euskara elkartea gaur hasiko da azaroaren 30ean egingo duen euskarazko liburuen truke azokarako materiala jasotzen. Goizean nahiz arratsaldean utzi ahal izango dira liburuak Jardunen bulegoan, kultur etxean.

Gaur ekingo diote liburuak batzeari eta azaroaren 29an amaituko dute. Goizez (09:00etatik 13:00etara) nahiz arratsaldez (15:00etatik 19:00etara) utzi daitezke liburuak Jardunen bulegoan. Liburu bat uzten duen bakoitzak, egoera onean dagoela egiaztatzen bada, truke azokan aldatzeko txartel bat jasoko du.

Jasotako liburuak adinaren arabera (haur, gazte eta heldu) sailkatuko dira eta liburua uzteagatik txartela eskuratu dutenek sailkapen bereko beste edozein liburu hartu ahal izango dute azaroaren 30ean Munibe plazan egingo den azokan. 11:00etatik 14:00etara egongo da azoka.

Liburuen baldintzak

Jardun euskara elkarteak liburuak jasotzeko hainbat baldintza jarri ditu: egoera onean eta osorik egotea; bildumak, liburuen kopurua edozein izanda ere, txartel bakarraren truke aldatzea; liburukoak euskarazkoak izatea; sexu bereizketarik edo indarkeriaren aldeko jarrerarik ez erakustea eta ikas liburuak ez izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak