San Antonio kaleko inbutua konponduko dute

Imanol Gallego 2013ko azaroaren 6a

Udalak hurrengo astean erosiko du Fernandez denda, eta eraikin hau bota eta gero, San Antonio auzora sartzeko inbutua desagertu egingo da. Lan hauekin sarbide eroso bat egiteaz gain, oinezkoek ere pasabide seguru bat izango dute.

Udalak 101.500 euroren truke erosi ditu Fernandez denda eta atzean duen eraikina. Esku-hartze honekin 60ko hamarkadan hasi zen auzi bat konpontzeko lehen pausoak emango dira. San Antonio auzoko oinezkoek oso espaloi estua zuten eta lan hauekin oinezkoek, baita autoek ere, behar bezalako pasoa bermatua izango dute. Udalak adierazi duenez, errepidearen beste aldeko etxeak ere ordenantzatik kanpo egon arren, ez direla birmoldaketa honetan sartuko.

Fernandez denda da botako den eraikin bakarra eta honek atzean duen bi etxebizitza eta lokal eta garajearen salmentari esker udalak, proiektu honetarako bideratu ditu duen dirua berreskuratzea espero du.

Beste inbutua

Ia urtebete dela, Jesus Elortza alkate zela, Mugertza kaleko etxe bat bota zen. Orain, Udal ordezkariek adierazi dute, bigarren inbutu hau ere konpontzeko hitz egiteko prest daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak