Udalak adinduendako pisu tutelatu bat egingo du

Imanol Gallego 2013ko aza. 6a, 17:52

Eskusarte kaleko bigarren zenbakian adinduendako herriko lehen etxe tutelatua egongo da. Zerbitzu horretarako, Udalak egun Jaurlaritzarenak diren bi pisu elkartuko ditu.

Eskusarte kaleko bigarren portaleko 1-C pisua erosi eta 1-B, aurrerago erosteko aukerarekin, alokatu egin ditu Udalak. Bi pisuak bateratu ostean, etxe tutelatuak 150 m2 baino gehiago izango ditu eta bertan, 60 urtetik gorako 6 pertsona autonomo biziko dira. Etxean, garbiketa eta jana bezalako zerbitzuak eskaini arren, erabiltzaileak autonomia psikikoa izateaz gain, norbera bere burua zaintzeko gai izan beharko da.

Zerbitzu hau eskaintzeko tramiteak 2012. urtean hasi ziren, eta egokitzapen obrak bukatu bezain laster etxe tutelatua martxan egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak