Euskarazko liburuen truke azoka azaroaren 11tik 30era Bergaran

Sergio Cano 2013ko aza. 6a, 17:17

Euskarazko liburuen truke azoka antolatu dute Bergarako Jardun euskara elkarteko kideek. Bergarako herritarrengan euskal irakurketa suspertzea da egitasmo honen helburu nagusia.

Horretarako, norberak etxean erabiltzen ez dituen eta egoera onean dauden liburuak herritarrekin elkartrukatzea bideratu nahi da. Azaroaren 11 eta 29abitartean entregatutako liburu bakoitzaren truke txartel bat jasoko dute bergararrek. Liburuak Jardun Euskara Elkartera eroan daitezke.

Txartel hau sailkapen bereko beste liburu batengatik aldatzeko aukera izango da. Liburuak hiru sailetan banatuko dira: haurrak, gazteak eta helduak. Truke azoka azaroaren 30ean izango da, Munibe plazan 11:00etatik-14:00etara.

Liburuek bete beharreko baldintzak:

  • Egoera onean eta osorik egon behar dute.
  • Bildumak, kopurua edozein izanda ere, txartel bakar baten truke aldatuko dira.
  • Liburuek euskarazkoak izan behar dute (haur, gazte zein helduen liburuak).
  • Ez dira onartuko sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrerak erakusten dituzten liburuak.
  • Ikas liburuak ez dira onartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak