Azken momentuko golak eman zion garaipena Soraluzeri

Ander Larrañaga 2013ko aza. 3a, 22:15

Egubakoitzean lehiatu ziren Soraluze BKE-koak Escolapios talde bilbotarrarekin Euskadiko Eskubaloi Txapelketan. Partidu gazi-gozoa izan zen talde bergararrarendako: hasiera traketsa egin zuen baina 29-28ko emaitzarekin lortu zuen garaipena azken momentuan.

Lehenengo hiru puntuak lortzea ez zitzaien zailegi egin Bergarakoei, baina, bilbotarrak lehenengo zatiko jaun eta jabe izan ziren 9 puntu aurretik aterata. Ezinean ibili zen Soraluze BKE taldea; lehen zatia amaitzerako, kontraeraso sendo bati esker hurbildu ziren Escolapiosekoengana markagailuan.

Azken gol erabakigarria 

Bigarren zatian kontraerasoari eutsi zioten bergararrek. Berdinduta ibili ziren momentu oro, baina, Bergarako taldeak aurre hartu zuen partida amaieran.

 

Partidua amaitzear zegoela Bilbokoek berdinketa lortu zuten, baina, Soraluzek 20 segundo falta zirela azken gola sartu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak