Zapatukoa Saturday night abestiarekin hasi zuten. Gero, neska-mutikoek eskatzen zituzten abestiak jarri zituen Amaia Txintxurretak bata bestearen atzetik. Euskal kantuen artean ez ziren falta izan, esaterako, El Tol Sarmiento taldearen Musikaren doinua edo Ze esatek! taldearen Bidez bide.
Hurrengo festa, pilotalekuan
Hurrengo festa, hilaren 30ekoa, berezia izango da. Euskararen Egunaren harira ekitaldia antolatuko dute pilotalekuan eta bertan egongo da Txintxurreta, eskoletan gaztetxoek proposatuko dituzten euskal kantuak jartzeko.