Gaur arratsaldean izan da Antxintxika Triatloi Taldekoek antolatutako Antxintxika krosa, Soraluze eta Bergara artean. 400 parte-hartzaile baino gehiago egon dira eta giro paregabean igaro dute arratsaldea. Hiru modalitatetan lastertu dira: gurpildun aulkikoek handbikean, patinetan eta korrikan. Hala ere korrikalariak gailendu direla azpimarratzekoa da.
Bere iazko denbora baino minutu pasatxo gehiagoan, 33' 53''-ko denboran bilakatu da garaile Gartzia korrikalaria. Parte-hartzaile guztiak oso pozik agertu dira. Urkiolak azaldu duenez "ibilbide oso polita izan da eta ez du euririk egin. Hala ere, momentu batean bero larregi egin du".