Heriotzaren erritu paganoak eta erlijiosoak nahasten hasi zirenekoa

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 2a, 16:01

Elgetako artxiboan 1500 urteko dokumentu bat aurkitu dute. Orduan Elgetako prokuradore zen Martin de Alzuaran-ek jarritako erreklamazio bat da, gotzaindegiak kobratu egin gura zuelako eliza barruan lurperatzeagatik. 80 bat lagunek hartu dute parte Angiozarren egin dituzten heriotzari buruzko bisita gidatuetan.

Heriotzaren errituei eta lehengo ohitura eta bizimoduei buruzko bisita gidatuak egin dituzte egubakoitzean eta zapatuan Angiozarren. Euskarazko eta gaztelerazko taldeetan, bietan batu zen jendea, eta gustura gelditu ziren han entzun, ikusi eta ikasitakoarekin.

Gotzaitegiaren aurka

Angiozarko Elizamendiko ermitatik hasi eta San Migel parrokiaraino, bi ordu inguruko bisita gidatuak izan dira, Jon Arroita Bergarako turismo bulegoko gidariaren eskutik. Ibilaldirako arropa erosoa soinean, arretaz entzun zituzten Arroitaren azalpenak bisitetara joandako lagunek.

"Heriotzaren errituei buruz, ohitura paganoak eta erlijiosoak nola nahasten joan ziren azaldu digu, adibidez. Paganoek trikuharrietan lehenengo eta nork bere etxean gero lurperatzen zituzten senideak. Kristauen etorrerarekin, eliza barruetan lurperatzen hasi ziren eta gorpua etxetik elizaraino eramateko egin behar zuten bideari, esaterako, anda-bidea deitzen zioten", dio egubakoitzeko bisitan parte hartu zuen elgetar batek. Jose Anjel Mikel Angiozarko auzo-alkateak azaldu zuen moduan, Elgetako artxiboan topatu dute dokumentu bat 1500 urtekoa. Elgetako orduko prokuradoreak, Martin de Alzuaran, aurkeztutako erreklamazio bat da, gotzaindegiak kobratu egin gura zuelako eliza barruan gorpuak lurperatzearren.

Argizaiolak

Elizan eta Saloian banatuta dagoen erakusketa ere ikusi dituzte bisitariak, hala nola Otxandioko Alberto Barrondok Peña Santiagoren liburutik ateratako irudiak oinarri hartuta egindako argizaiolen 35 erreplika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak