Egun berezia da gaurkoa Bergarako Laino skate parkearendako. Lau urte bete dituzte eta urteurrena ospatu eta bezero zein lagunei esker ona adierazteko egun osorako egitaraua prestatu dute: scooter izeneko patineteen txapelketa, parrilada, skate txapelketa eta kontzertuak. Lau urteak "azkar" pasatu direla esan digu Hodei Elexpuru arduradunak: "Inaugurazioa atzo izan zela dirudi. Oso pozik gaude eta ea gutxienez beste lau urte egiten ditugun. Denetarik antolatu dugu: kontzertuak, antzerkiak, txapelketak, zine emanaldiak... Ekintza guztiak doakoak izaten dira eta beraz, herriari ekarpena egiten diogula esango nuke".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.