Sei anaia musikariren artean gazteena zen Gonzalez Bastida; musikara emandako familia baten oinordeko eta jarraitzaile izan zena. Bergarako musika bandan 10 urterekin sartu zen, familia-ohitura zenez, eta 1941ean zuzendari kargua hartu zuen Gonzalez Bastidak. Flauta, piano, armonia eta konposizio ikasketak egin zituen. 1971an Bergarako Orfeoiaren zuzendaritza hartu zuen. Bergarako musikari onenetako bat izan zen.