Jon Suinaga liburuak sinatzen aritu zen atzo Elkar liburu dendan

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 31a, 10:33

Jon Suinaga bergararrak, bere lehen eleberria aurkeztu berri du eta atzo Elkar liburu dendan liburuak sinatzen aritu zen. Lagun asko hurbildu ziren liburua erosi eta eskaintza zein sinadura eske.

Jon oso pozik azaldu zen, harrera ona izaten ari baita liburua, idazlearen hitzetan, "irakurri dutenek kritika ona egin didate, kritika konstruktiboak izan dira eta oso pozik nago. Lehenengo ale-kopurua argitaratu dugu eta momentuz ondo doa salmenta". Allende los mares, bergararrak idatzita lehen eleberria da, baina ez da egin duen lan bakarra, urte asko baitaramatza idazten. Ofizioz injinerua bada ere, afizioz, idazlea da eta hainbat komiki tira eta ipuin labur idatzi ditu.

Allende los mares, eleberri historikoa da, XV.mendean kokatzen dena. Historia asko gustatzen ei zaio idazleari eta urte askotako lanaren emaitza da liburua. Urriaren 23an aurkeztu zuen eleberria Donostiako Koldo Mitxelenan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak