Plenoa lasaia izatea espero arren ez zen horrelakorik gertatu. Alkatearen jakinarazpenen puntuan Jaione Isazelaia Fagor Etxetresnen inguruan mintzatu zen. Honek bukatu bezain pronto, EAJ alderdiko bozeramaile den Aintzane Oiarbidek hitz egiteko eskaria egin, eta gai beraren inguruan mintzatu zen. Horren ostean, alkateari baimena eskatu eta hondakinen inguruko idatzi bat irakurri zuen. Oiarbidek "atez ateko sistema inposatu izana" salatu zuen, eta gobernu taldeak "oposizioaren parte hartzea ukatu izana" ere aipatu zuen. Alderdi jeltzalearen izenean irakurritako idatziaren ostean, talde osoak oso bilkura utzi zuen.
Isazelaia alkateak Oiarbideren hitzak ukatu zituen. Bere ustez, "oposizioak gainontzeko udaletan baina parte hartzeko aukera gehiago ditu, tokiko batzarretara etor daitezke eta". Alkateak EAJk asken aldian erakutsi duen tentsionamendua ere salatu zuen eta "Bergarak hondakinak ez diren beste arazo batzuk" dituela aipatu zuen.
Tasak onartu ziren
Osoko bilkura berean, eta jeltzaleek pleno aretoa utzi eta gero, hurrengo urteko ordenantza fiskalak onartu ziren.