Udal tasa gehienak %1 igoko dituzte

Imanol Gallego 2013ko urr. 29a, 18:43

Atzo onartu zituen udalbatzak datorren urtean aplikatuko dituzten tasa eta zergen igoerak. Bilduko zinegotzien botoekin onartu zituzten, eta PSE-EE aurka bozkatu zuen eta jeltzaleek plenoa utzi zutenez, kontra azaldu arren, ez zuten bozkatzeko aukerarik izan.

Urte amaieran kontsumorako prezioen indizea %1 igoko dela uste denez, udalak, zerbitzu gehientsuenei igoera bera aplikatuko die. Hala onartu zuen, azken oso bilkurak. Ogasun sailak aurkeztutako proposamena Bildu-Aralar taldearen babesa jaso zuen eta PSE-EEk kontra azaldu zen. EAJk plenoa utzi zuenez, ez zuen bozkatzeko aukerarik izan, baina egun batzuk lehenago egindako pretsaurrekoan neurri hauen kontra agertu zen.

Salbuespenak

Askargortak azaldu moduan, hainbat tasek ez dute igorerarik jasango "autofinantziatzen diren tasak ez ditugu ikutuko". Kontrara defizit handia duten zerbitzuetan igoera nabarmenagoa izango da, "igeriketa jarduera batzuen kasuan, erabiltzaile kopurua igo beharrean tasa igotzea erabaki dugu". Hondakin bilketa, zerbitzu defizitarioa denez, %4a igoko da "mankomunitateari egin beharreko ekarpena %7a igoko denez, udalak zati bat finantziatuko du eta gainontzeko zatia tasa bitartez batuko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak