Jakiundek 'Jakin-mina' egitasmoaren hirugarren edizioa antolatu du

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urr. 28a, 17:43

Egitasmo honen bitartez, EAEko eta Nafarroako 240 ikaslek diziplina anitzeko goi-mailako ikertzaileak eta adituak entzuteko eta eurekin ideiak partekatzeko aukera izango dute, azarotik martxora bitartean. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango dira hitzaldiak.

Egitasmoan parte hartuko duten ikasleak ikastetxeek eurek aukeratzen dituzte interesa dutenen artean, izan ere, ezagutza gustuko duten 4. DBHko ikasle "motibatuei" zuzendutako hitzaldi sorta da Jakin-mina, azken batean.

Goi-mailako hizlariak

Donostian bost hitzaldiko bi ziklo eskainiko dira eta ikasleek ziklo bat aukeratu eta ziklo horretako bost hitzaldietara joateko konpromisoa hartu behar dute. Ikerbasqueko Hubie Chen, Thomas Schäfer eta Arantzazu Gartzia-Lekue ikertzaileak; Mariasun Landa idazlea; EHUko Miren Azkarate, Juan J. Iruin, Jasone Cenoz eta Emilio Perez Trallero katedradunak; Donostia Ospitaleko Itxaso Martí neuropediatra; eta adimen artifizialean aditu Elena Lazkano arituko dira.

Hirugarren edizio honetako hitzaldi zikloak azaroaren 22an eta 29an hasiko dira, hurrenez hurren, eta martxoan amaituko da egitasmoa. Aurreko edizioek arrakasta handia izan dute ikasleen artean.

Laguntzaileak

Jakin-minak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren babesa eta EHUko Kultura Zientifikoaren Katedraren laguntza du EAEn; Nafarroan, berriz, Nafarroako Gobernuko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroarena (EIBZ).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak