Luzaro Psikomotrizitate eskolak jardunaldia batzuekin ospatuko du 25. urteurrena

Iure Eizagirre 2013ko urr. 28a, 17:30

Luzaro Psikomotrizitate eskolak 25 urte daramatza psikomotrizitateak haurrengan duen garrantzia lantzen. Eta urtemuga garrantzitsu hori ospatzeko XI Psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 8tik 10era.

Jardunaldiak Gasteizen izango dira eta Gorputza haurtzaroan, haren zentzua eta esanahia izango du gaitzat.

Urteurrena gogora ekartzeko jardunaldietan Europako ordezkariek zein Uned-Bergarako Luzaro Psikomotrizitate Eskolako irakasleek hartuko dute parte. Juan Cruz Polentinosek, adibidez, Ivan Darrault Limogeseko Unibertsitateko Hizkuntza Zientzietako irakasle emerituaren itzultzaile lanak egingo ditu.

Azaroaren 10ean mahai-ingurua egingo dute eta Bergarako zentroko irakasleek parte hartuko dute bertan.

Marrazki erakusketa

Psikomotrizitate praktika egiten ari diren haurren marrazki, ipuin, argazki eta abarrekin erakusketa egin nahi dute jardunaldietan. Herritarrei eskatu diete horrelakorik badute Bergarako ikastetxera eramateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak