Antzerkiarekin hasiko da azaroko kultura egitaraua

Iure Eizagirre 2013ko urr. 28a, 16:00

Azaroa kultura ekitaldiz beteta helduko da gurera. Ohi moduan antzezlanak, musika emanaldiak, zinema proiekzioak, ikastaroak eta erakusketak izango dira ardatz.

Hilabeteko lehen egunak berarekin ekarriko du lehen ekitaldia: Khea Ziater taldeak Zabalotegin eskainiko duen Satisfaktion antzezlana. Hilabetearen erditik aurrera haurrendako Biolin magikoa eta helduendako Emaztegaiaren semea obrak ere izango dira ikusgai Zabalotegin.

Zinema zaleendako, sei film eskainiko dituzte azaroan. Eguaztenero egiten den zine klubean Lola versus eta El lado bueno de las cosas emango dituzte, besteak beste.

Musika formatu ezberdinetan helduko da, izan ere, DJ emanaldiez gain, etxeko txikienek Kantarin parte hartzeko aukera izango dute. Aurten diskoteka itxura hartu du karaoke saioak.

Bestalde, Musika Bandak kalejira eta kontzertua egingo ditu Santa Zezilia egunez.

Ikastaro ugari

Arlo ezberdinetako ikastaroak izango dira azaroan. Hilaren amaieratik abendura, esaterako, ahozko komunikazioan hastapen saioak emango ditu Amaia Arriaran klownak. Argazkilaritza ikastaroak data aldatu du eta azaroaren 13tik abenduaren 4ra izango da.

IKT astea egingo dute azaroaren 11tik aurrera eta sektore ezberdinetako pertsonei ikastaroak emango zaizkie: enpresariei, merkatari eta ostalariei, eta herritar orori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak