Klownaz eta emozioez ikastaroa emango du asteburuan Oihulari Klown taldeak. Egubakoitzean, 17:00etan emango diote hasiera ikastaroari eta domekan bazkalondoan amaituko da. Kanpotik datorren jendearendako egokiagoa delako aldatu egin dute ordutegia eta horrek murriztu egin du prezioa: ikastaroa 180 euro kostako da, ez 250 euro. Izena eman edo informazio gehiagorako formacion@oihulariklown.org helbidera idatz daiteke.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.