Mokorraren haustura nagusiengan' hitzaldia azaroaren 6an izango da

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 28a, 12:30

Mokor hezurraren haustura gertatzeko aukerak handitu egiten dira adinean aurrera joan ahala. Horrek ondorio kliniko eta sozial handiak ditu arazo hori sufritzen dutenengan eta baita hurbilekoengan ere. Hori dela eta hitzaldiak izango dira Arrasate eta Bergaran.

Debagoieneko Ospitaleko traumatologo eta zirujaua Iñigo Etxebarria Foronda Doktoreak bi hitzaldi eskainiko ditu, bata Arrasaten, eguazten honetan urriak 30, eta bigarrena Bergaran, azaroaren 6an. Irizar Jauregian izango da hitzaldia 19:00tatik aurrera eta bertan jorratuko diren puntuak hauexek: zer da berez mokorraren haustura, zergatik gertatzen da, gaixo eta senideengan duen eragina eta zer egin daitekeen ekiditeko. Iñigo Etxebarria ESIko Traumatologia Zerbitzuko eta Espainiako Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Osteoporosiaren Ikerketa Taldeko koordinatzailea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak