'Badira Bagara' dokumentala eguaztenean

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 28a, 11:52

Tuterako Argia Ikastolaren gaineko dokumentala ikusgai izango da, eguaztenean 19:00tatik aurrera Kultur Etxean.

Bergarako Jardun Euskara elkarteak eta Aranzadi ikastolak elkarlanean, Tuterako Argia Ikastolaren inguruan egindako Badira bagara dokumentala aurkeztuko dute Bergarako kultur etxean. Ekitaldia, proiekzioa eta hitzaldia, urriaren 30ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan izango da. Ekitaldi honetan, proiekzio emanaldiaz gain Tuterako Argia Ikastolako kideak egongo dira, bideoa aurkeztu ondoren Nafarroako erriberan jasaten duten egoeraren inguruan hitz egin ahal izateko.


Erriberako euskararen egoera salatzea helburu duen Badira, Bagara dokumentala Mondragon Unibertsitateko Marta Prol, Itxaso Frau eta Olatz Artolaren ikasleen karrera bukaerako lana izan da. 27 minutuan irakasle, ikasle eta baita amonek ere, hezkuntza talde honen eguneroko lana azaltzen dute eta autoreen iritziz emakumeek paper bereziki garrantzitsu bat bete dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak