Antzezle txikiak ez ziren batere urduri egon: "Ez, kontrakoa; segurtasun handia daukate. Lanean oso sartuta egoten dira eta edonon antzezteko moduan daude", esan digu Moñuxek.
Umeak, txaloka
Bi emanaldi egin zituzten, eta lehenengoan, batez ere, publiko asko joan zen; tarten zeuden Martin Garitano -Peter Panena egiten duen Aitor Garitanoren osaba- eta Jaione Isazelaia, Bergarako alkatea. Bergarar gehiago ere joan ziren musikala Donostian ikustera. Publikoan zeuden umeen erantzuna azpimarratu du Valen Moñuxek: "Ume asko zeuden, txaloka, Garfio kapitainari gauzak esaten… Oso giro polita sortu zen".
Hurrengo hegaldian, Peter Pan Gasteizko Buesa Arenan izango da, abenduaren 29an, eta gero, Iruñeko Baluarten, urtarrilaren 3an.