Amaiera borobila eman diote San Joxepeko kideek Kultur Hamabostaldiari

Ane Miren Etxeberria 2013ko urriaren 26a

San Joxepeko kideek amaiera borobila eman diote aurtengo Kultur Hamabostaldiari. Bi astetan hainbat ekintzataz disfrutatzeko aukera izan dute erretiratuek, besteak beste irteerak, hitzaldiak, antzerkiak... eta amaitzeko bazkari arrakastatsua.

75 lagun elkartu dira gaur San Joxepe elkarteko Aitona jatetxean Kultur Hamabostaldiari amaiera emateko. Ongi bazkaldu, opariak jaso eta dantzaldiaz gozatu dute erretiratuek. Iñaki Zabala elkarteko lehendakaria oso pozik agertu da eta balorazio positiboa egin du aurtengo hamabostaldiaren inguruan: "oso pozik gaude, ekintza batzuetan jende gutxi egon bada ere, beste batzuetan parte hartzea handia izan da. Gaurkoan ere lagun asko gerturatu da eta egia esan oso pozik gaude egin dugunarekin. Gaur, bazkaldu, dantza egin eta ondo pasatzeko eguna da" adierazi du Zabalak.

Bazkaltzen zeuden erretiratuak ere kontentu azaldu dira, dantzarako eta lagunekin eguna pasatzeko irrikitan baitzeuden guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak