Bergarako 'Peter Pan' musikalak herriko mugak gainditzen dihardu

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko urriaren 25a

Bergarako Musika Eskolak Peter Pan musikalaren bi emanaldi egingo ditu bihar, zapatua, Donostiako Kursaal aretoan; 16:30etan da lehenengoa eta 19:30 etan, berriz, hurrengoa. Sarrerak 20 eurotan daude salgai, www.ticket.kutxabank.es atarian.

Gasteizen eta Iruñean ere bai

Donostiakoekin baina, ez dira Bergarako Peter Panen hegaldiak bukatuko; izan ere, abenduaren 29an, Gasteizko Buesa Arenara eramango dute aurrez Elgetan, Bilbon eta Elorrion erakutsitako musikala eta urtarrilaren 3an, berriz, Iruñeko Baluartera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak