Herritar guztiak agerraldian parte hartzeko deialdia luzatu nahi dute taldekoek eta bide batez, bergararrak zoriondu nahi dituzte "argi dago bergararrok orain arte barruan eraman dugun kezka honen aurrean ekintzetara pasatzeko gogoz gaudela. Eta gure hondakinen kudeaketa arduratsua egiteko garaia iritsi dela. Kuboak jaso, eta etxean hondakinen sailkapen egokia egitekoa. Hori dela eta, azokara hurbiltzera animatzen zaituztegu" aditzera eman dute Zero Zabor taldeko kideek.