Hilobien esanahia eta heriotzaren ingurukoak ezagutzeko jardunaldiak

Iure Eizagirre 2013ko urr. 24a, 19:24

Ate joka dugu Domu Santu eguna eta iaz moduan, heriotzarekin lotutako hainbat ekintza izango dira urriaren 30etik azaroaren 3ra Bergaran. Hitzaldia, erakusketa eta lehen edizioan hainbesteko arrakasta izan zuten bisita gidatuak izango dira, aurten baita San Pedro parrokian ere.

Angiozarren heriotzarekin lotura duten guneak ezagutzeko aukera izango dute aurten bi egunetan. Herio Anderearen bidean izeneko bisita gidatuak egingo dituzte han azaroaren 1ean eta 2an, 11:00etatik aurrera.

Eskaintza zabaldu egingo da eta erdigunera helduko da aurten, San Pedro parrokian ere izango da-eta bisita gidatua. Horretarako aurrez izena eman behar da 943 779 183 telefono zenbakian.

Ohiturei buruzko eta denboran zehar izan diren berrikuntzen inguruko informazioa ematea dute helburu bisitok.

Hitzaldia eta erakusketa

Domu Santu eguna azaroaren 1a bada ere, Angiozarren urriaren 30ean emango diete hasiera ekintzei. Egun horretan, hain zuzen ere, Hila hobari, biziak ase(tze)ra. Ohiko hiletetan sortutako gatazkak hitzaldia emango du Juantxo Madariagak, 19:30etik aurrera Angiozarko saloian.

Azaroaren 1etik 3ra bitartean, berriz, argizaiolen erakusketa egongo da Angiozarren, Gerediaga Elkartearen laguntzaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak