Umorezko saioetako azkena gaur, 22:30ean gaztetxean

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko urr. 25a, 10:00

Emanaldi bikoitza izango da: 'Xustin' sermoia eta Alopecia en la lenguak hartuko dute parte.

Kar-kartzelan bakarrizketa jaialdiaren azkeneko emanaldia izango da gaur, gaztetxeak antolatuta, 22:30ean, kartzela zaharrean.  Batetik, Xustin sermoia entzuteko aukera egongo da, eta bestetik, Alopecia en la lengua.

Hala diote gaztetxetik lehena aurkezteko orduan: "Gertukoa dugu, eta gertutasunez ohiukatuko digu bere sermoia. Gaztetxea eta eliza. Binomio garratza gurean, elizak kendu zigun Juven, eta orain gurean hartuko dugu Xustin".
Alopecia en la lenguari dagokionez, gitarra eskuan, Urretxutik datorren bikote horrek ez du inor epel utziko. Qué no panda el cúnico biraren baitan, kartzela zaharretik pasako dira euren umore azka, beltz, zuzen eta musikalarekin.

Sarrera hiru euro izango dira eta aurreko bi umorezko bakarrizketa emanaldiak bezala, Txapa irratitik zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, FMko 97.2an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak