Oraindik 'Peter Pan' Kursaalen ikusteko sarrerak geratzen dira

Imanol Gallego 2013ko urr. 22a, 19:17

Bergarako Musika Eskolak gabonetan herrian estreinatu zuen Peter Pan musikala arrakastatsua Donostiako Kursaal aretoan erakutsiko dute, zapatuan.

Donostia Kulturaren eskutik, bi emanaldi egingo dituzte: 16:30etan lehenengoa, eta 19:30etan hurrengoa. Sarrerak 20 eurotan daude salgai, www.ticket.kutxabank.es helbidean, bidaia errazteko gainera Pikupek Bergaratik 15:00etan eta 18:00etan irtengo den autobus zerbitzua antolatu du.

Arrakasta handiko musikala

Azkeneko Gabonetan Bergaran estreinatu eta herrian bezala egun batzuk beranduago Elgetan ere arrakasta handia lortu ostean, gure mugetatik kanpo ikus ahal izan da Bergarako Musika Eskolaren azken musikala, Peter Pan. Bilboko Itsas museoan edo Elorrioko Musikairen ere txalo zaparrada ederra jaso zuen.

Oliver!, Seussen mundua eta Olentzero & Co! musikalak ere Kursaalen eta beste areto handi batzuetan eskaini dituzten moduan, zapatuan Peter Pan txanda izango da.

Saio bikoitz honen ostean, abenduaren 29an, Gasteizko Buesa Arenan ere eskainiko dute Peter Pan musikala. Hurrengo urtean aldiz, urtarrilaren 3an, Iruñeako Baluarten ere taularatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak