Azaroan hasiko den taila ikastarorako izen emate epea zabalik

Imanol Gallego 2013ko urriaren 22a

Taila eskolak ikastaro berri bat abiarazi du. Ikastaroa azaroan hasiko da eta ekain arte iraungo du.

Egurrak bere barnean gordetzen dituen sekretuak agerian utzi nahi dituztenentzat edo eskulanetan trebeak direnentzako moduko ikastaro bat izango da. Dena den, ikastaro bat denez, ez da abilezia berezi bat behar, ikasteko gogoak eroatearekin nahiko izango da-eta.


Ikastaroan parte hartzeko edo argibide gehiago behar izan ezkero, errazena, arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitartean, taila eskolak Zabalotegi kaleko 11. zenbakian duen egoitzara joatea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak